Stop feminizidioa! Erailketa bat bera gehiago ere ez!

Baleike 2017ko martxoaren 8a

Berdintasun Foroak eta Udalak deituta, Emakumeen Nazioarteko Eguna gogoratzeko kontzentrazioa egin da gaur arratsaldean Saregileen plazan (Alondegi aurrean). Aurtengoak, gainera, zentzu handiagoa izan du atzo bertan jakin zelako indarkeria matxistaren kasu bat gertatu zela Zumaian. 

Berdintasuna feminismotik eraiki lema zeraman pankarta baten atzean jarri dira bertaratu direnak. Isilune baten ondoren, Berdintasun Foroko kide batek ohar bat irakurri du. Erailketa bat bera ere gehiago ez izatea eskatu du: "Egunero egunero erailtzen dituzte emakumeak, edota haurtxoei labankadak ematen dizkiete, euren amei min emateko. 2017 honetan, 20 emakume erailiak izan dira Estatu Espainiarrean, milaka emakume eraili urtero-urtero mundu mailan". Txalo artean amaitu da ekitaldia.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide