2017/03/18 11:00etan

Ibilaldia

Zuhaitz eguna 2017

Zuhaitz eguna 2017
Algorri Interpretazio Zentroa, Zumaia

Larunbata, martxoak 18, Zuhaitz eguna ospatuko da Zumaian Zerynthia Elkartearekin elkarlanean. Hau da egun honetako egitaraua:

- 11:00, Algorri Interpretazio Zentroan elkartu eta "Zerynthia" tximeleten babeserako elkarteko kideen azalpenak jaso.

- 11:30, Foronda jauregira oinez abiatu. Landaketa jauregiaren inguruan egingo da.

- 12:00, Zumarren landaketa. Zumaian ikusi den eta oso urria den W-zuria tximeletaren bizi-zikloan zumarra ezinbestekoa da eta tximeleta honen babesa bermatzeko helburuarekin egingo da landaketa.

- 13:00, Mokadutxoa.

- 13:30, Ekintzaren amaiera.

 

Oharra: Bakoitzak bere edaria ekartzea gomendatzen da, hondakinak murrizte aldera.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide