Lapurrak sartu ziren atzo Maria eta Jose ikastetxean

Baleike 2017ko martxoaren 19a

Ostirala eta larunbata arteko gauean sartu ziren lapurrak Maria eta Jose ikastetxean. Eraikineko bulegotan ibili ziren arakatzen eta lankidetza proiektu bateko eta irteera batzuetako dirua eraman zuten.

"Ikastetxeko bulegotan ibili dira eta hainbat gauza ere puskatu dituzte. Paperak eta tiraderak atera dituzte", azaldu digu Isaak Aranberri Maria eta Joseko zuzendariak. Lapurrek dirua eraman dute. "Eskolan ez dugu dirurik izaten, baina kasu honetan eskolako GKE-lantzako dirua eta hainbat irteeretako kopurua zegoen eta horiek hartu dituzte. Pena bat", gaineratu du.

Adierazi duenez, "Ertzaintzak eta baita guk ere lapurrak zein diren susmoa badugu. Froga asko topatu dituzte".

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide