Gol zaparrada izan zen larunbatean Aita Marin

Baleike

Inork espero baino garaipen argiagoa lortu du preferente mailako ligako azken jardunaldian. Sailkapeneko hirugarren postuan dagoen Soraluze zuten aurkari Mikel Larburuk entrenatutako mutilek eta 4-0 emaitzarekin gailendu zen.

24. jardunaldiaren ondoren eta liga amaitzeko sei partidaren faltan, Zumaiako sailkapeneko zazpigarren postuan dago, zortzigarren dagoen Tolosarekin 34 puntura berdinduta. Datorren jardunaldian Azpeitian jokatuko du Lagun Onaken aurka. Azpeitiarrak bederatzigarren daude 33 punturekin.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide