Eskualdeko enpresa txikiei lan arriskuen prebentzioaren arloan laguntzeko programa

Urola Kostako Udal Elkartea

Urola Kostako Udal Elkartea “Zure enpresaren prebentzioa hobetu” programa  bideratzen ari da Aia, Getaria, Orio, Zarautz eta Zumaiako enpresei laneko arriskuen prebentzioaren integrazioan laguntzeko.

Parte hartzen duen enpresak prebentzioaren arloan aholkularitza jasoko du doan eta konfidentzialki. Urola Kostako Udal Elkarteko teknikari kualifikatu batek enpresara bisita egiten du. Bertan “barne auditoria” bat egiten da, laneko arriskuen prebentzioan kontuan hartu behar diren puntu garrantzitsuenak aztertuz. 

Honen inguruko informazioa Udal Elkartearen webgunean duzue, hemen.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide