Zabaldu da Darahliren 10. urteurreneko erakusketa

Baleike 2017ko mar. 21a, 20:38

Gaur arratsaldean zabaldu da Alondegiko Oxford aretoan Saharako herriaren alde lan egiten duen Darahli elkarteak bere 10. urteurrena dela-eta muntatu duen erakusketa. Darahli, hamarkada bat lankidetza sustatzen bat du izena eta apirilaren 3ra arte izango da zabalik.

Honako ordutegia izango du: egunero 18:00etatik 20:00etara; astebukaeratan 12:00etatik 14:00etara ere zabalduko ditu ateak.

Bertan, panel batzuen bidez, Saharar herriaren egoeraren berri ematen da eta baita Darahlik 10 urte hauetan egindako lanaren inguruko informazioa ere. Ikus-entzunezkoen txoko bat ere jarriko dute.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide