Gorka Murillo eta Oier Mora ligaxkan kanporatuak izan ziren

Baleike 2017ko mar. 28a, 11:02

Euskal Herriko mus txapelketako finala jokatu zen pasa den larunbatean Anoetan. Bertan izan zen Zumaiako bikote bat, Gorka Murillok eta Oier Morak osatutakoa, ligaxkan kanporatuak izan ziren. 

Lehen faseko ligaxkan Alvaro Huarte eta Eder Mendoza barañaindarrak, Mauleko Goyenexpe eta Patagoyti eta Miarritzeko Hegoaz eta Coscarat izan zituzten aurkari. Esan bezala, ligaxkan bertan kanporatuak izan ziren Gorka eta Oier.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide