Hondakinak kudeatzeko lau kale hezitzaile behar dira

Urola Kostako Udal Elkartea 2017ko martxoaren 28a

Lanpostuak oposizio-lehiaketa bidez osatuko dira eta Urola Kostako Udal Elkarteak esleituko ditu. Eskaerak aurkezteko epea apirilaren 12an amaituko da.

Urola Kostako Udal Elkarteak Aia, Getaria, Orio, Zarautz eta Zumaiako etxe, komertzio, zerbitzu eta industrietan sortutako etxeko hondakinak bildu eta garraiatzeko zerbitzu mankomunatua jarriko du martxan 2018ko urtarrilaren 1ean. Hori dela eta, Udal Elkarteak zerbitzu hori martxan jarri eta ezartzen lagunduko duten kale hezitzaileak kontratatzeko hautaketa-prozesuaren deialdia egin du.

Lanpostuen eginkizun nagusia da Urola Kostako Udal Elkartearen lurralde eremuan (Aia, Getaria, Orio, Zarautz eta Zumaian) etxeko hondakinak gaika bildu eta garraiatzeko zerbitzuaren ezarpenean laguntzea eta ezarpen fasean zerbitzua kontrolatzea eta jarraipena egitea.

Informazio gehiago hemen.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide