RECrea taldearentzat erronka bat izan da dokumental hau osatzea. Oso gustura egin duten lana izan da eta atzo egin zuten estreinaldia. Ikusi ez zutenek hemendik pare bat astera Youtuben ikusteko aukera izango dute.
Dokumentala amaitu ondoren, Samuel Ruiz eta Ibon Ibarguren irakasle eta Darahliko sortzaileek omenaldia jaso zuten. Sorpresaz hartu zuten eskertza eta hunkiturik agertu ziren. Hurrengo urtean egingo dute Sahararako bosgarren bidaia ikasleekin.