Voltaia taldeak Ordiziako gaztetxean joko du ostiralean, 22:00etan

baleike

20. Korrika Ordiziatik igaroko da ostiral gauean, eta egitasmoa aprobetxatuz, kontzertuak antolatu dira gaztetxean. Voltaia zumaiarrekin batera, Bedeinkatuak eta Arkaiko taldeak izango dira 22:00etatik aurrera.

Ordiziarock ekimena egingo da ostiral gauean Ordiziako gaztetxean. Goizeko 04:00ak aldera 20. Korrika herritik lehen aldiz pasako dela aprobetxatuz (bigarren aldiz 07:00ak aldera igaroko da), bezperatik hasita, hainbat kontzertu antolatu dituzte Ordiziako Gazte Asanbladarekin batera gaztetxean. 

Bedeinkatuak, Arkaiko eta Voltaia zumaiarrak izango dira ostiral gauean hasita Korrikaren etorrera musikarekin dinamizatuko dituzten taldeak.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide