Jon Maiaren 'Ele! Lorca-Lauaxeta' ikuskizuna izango da asteburuan Donostian

baleike

'Ele!Lorca-Lauxeta' ikuskizuna urtarrilean estreinatu zen Barakaldoko Antzokian, eta asteburu honetan, Donostiako Antzoki Zaharrera etorriko da. Jon Maiak eta Josu Kamarak sortutako obra da eta Maia bera agertokian azaltzen da kantuan. Bi emanaldi izango ditu: larunbatean 20:00etan, eta igandean, 19:30ean.

Lauaxeta eta Lorca bi idazle, poeta ikoniko dira bere kulturetan. Bi figura handi hauei heriotza modu berean etorri zitzaien, biak urte beteko aldean fusilatuak izan ziren diktaduraren hastapenetan. Biak gazte, biak hil ziren askatasunaren borrokan.

Obra honek bi poeten lanaren hariaren gidaritzapean, hitzak, musika, irudiak eta antzerkia erabiliko ditu hain desberdinak diruditen kulturek eta herriek nola poesiaren eta artearen bidez bizitzaren balore sakonetan bat egin dezakegun adierazteko.

Emanaldiak euskaraz izango dira.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide