Ander Torriko Espainiako junior selekzioarekin joateko deitu dute

Baleike 2017ko apirilaren 7a

Argazkia: Balonmano Benidorm

Ander Torriko (BM Benidorm) zumaiarra Espainiako junior selekzioarekin joateko deitua izan da datorren lan ekintzan parte hartzeko. Kontzentrazioa apirilaren 30ean hasiko da Madrilen eta bertan izango ditu entrenamendu saioak goiz eta arratsaldez maiatzaren 3a arte. 

Ondoren Frantziara joango da taldea, bertan Agén eta Pessac-eko 4 Nazioen Txapelketan parte hartuko baitute. Aurten Argelian ospatuko den Munduko Txapelketari begira, lehenengo prestatze froga honetan Isidoro Martinez-en taldeak Portugal, Alemania eta Frantzia bera izango ditu aurkari.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide