Esku pilota txapelketa herrikoiko lehen jardunaldia jokatu da

Baleike

Atzo jokatu zen Odieta pilotalekuan eskuz binakako pilota txapelketa herrikoiko lehen jardunaldia. Lehen partidan, Aizpurua eta Astigarragak 22-15 emaitzarekin irabazi zieten Beristain eta Urbietari, eta bigarrengoan Mendizabalek eta Gorostolak 22-21 Iribar eta Martijari. Hurrengo jardunaldia Aste Santu ostean jokatuko da, apirilaren 21ean.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide