Maria Eugenia Arrizabalaga (alkate 2003tik 2007ra)
"Aukera polita daukagu erabakitze eskubidearen ariketa praktiko bat egiteko, eta gainera, azpimarratu nahiko nuke ez bakarrik abertzale garenontzat, baietz bozkatuko dugunontzat; denok, gizarte osoak, barneratu beharko luke bere iritzia adierazteko aukera bat dela eta aprobetxatu egin behar da. Azken finean, subjektu politiko bat gara eta erabakitzeko eskubidea dagokigu. Egia da Gure Esku Dagok proposatzen digun ariketak ez direla lotesleak eta beste bide batzuk ere jorratu beharko ditugula, betiere, erabakitze eskubidearen eskutik. Animatzen dut mundu guztia parte hartzera"