Zabaldu da farozainen inguruko erakusketa Oxforden

Baleike 2017ko apirilaren 10a

Pasa den ostiralean zabaldu zen Alondegiko Oxford aretoan Itsasoko argia: azkeneko farozainen historia izeneko erakusketa. Itsasargien argazki bilduma jasotzen du erakusketa honek. 

Erakusketa hau apirilaren 24ra bitartean izango da zabalik. Hilaren 19an, farozainen inguruko dokumentala emango da eta ondoren solasaldia ere izango da.

Bestalde, Zumaiako Herri Eskolan berritu duten txanala ere bertan ikus daiteke apirilaren 17ra bitartean.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide