Alaine Agirre idazlea izango da bihar 'Irakurri matte' irakurle taldearekin

baleike

Idazle bermeotarrak 'X hil da' eleberriari buruz hitz egingo du. Uxue Alberdik gidatutako saioa 18:00etan hasiko da Alondegian.

X hil da eleberriak beldur obsesibo baten kontaketa egiten du: protagonista beldur da X hilko ote den, X hilko ote zaion. X bere maitea da, bere pasioa. Beldurrean harrapatuta, X hiltzeko bide guztiak banan-banan aletuko dizkigu idazleak, hain modu obsesiboan, inoizka barrea ere eragin bailezake… darion errealismoarengatik ez balitz.

Intentsitatez, bulkadaka, dramatismo handiz eta azkar idatzitako lana da, baina ez, hargatik, zaindu gabea. Idazkera aberatsa darabil Agirrek, espresiboa, oso fisikoa, usainez eta testuraz betea, barrutik kanporako bidea erraztasunez marrazten duena, abiadura handikoa.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide