Urteroko legez eta usadioa jarraituta, Erramu igande honetan Zumaiako Bira egin da, Inda-Mendi bazkunak antolatuta. Goizeko 9etan abiatu zen taldea Beheko Plazatik eta Arritokieta, Elorriaga, Agote, Oikia eta Artaditik igaro ondoren, berriro Zumaian amaitu zuten bidea. Eguraldia lagun izan zuten, gainera.