Artolak eta Albisu-Laso kanporaketako irabazleak jokatuko dute santelmoetan Zumaian

Baleike

Eskuz banakako txapelketako partida jokatuko da San Telmo jaien egitarauaren baitan Aitzuri pilotalekuan. Erabakita dago bertan izango den pilotarietako bat: Iñaki Artola alegiarra. Aurkaria Albisu eta Lasoren arteko kanporaketatik aterako da. 

Partida hau San Telmo egunean, apirilaren 24an jokatuko da Aitzurin. Jaialdia osatuko duen beste partida oraindik ez du enpresak iragarri.

Sarrerak 20 euroko prezioa izango du eta garaiz abixatuko da non egongo diren salgai. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide