15 dira bisitariei eskainiko zaizkien esperientziak. Flyscharen ibilbidea da hauetatik esanguratsuena, baina, denboraldi honetan hiru esperientzia berri eskainiko ditu Geoparkeak. Horien artean dago Flyscha, begirada batean izenekoa: Itsasontzi-ibilaldia izango da hau eta labarrak uretatik ezagutzeko aukera izango dute bisitariek.
Beste bi aukerak Deban eta Mutrikun gauzatuko dira. Horietako bat Debako Santa Maria eliza ezagutzera emateko sortutako Gotikoaren altxorra, Deban izango da, eta bestea Mutriku marinela izenekoa. Azken honek Mutrikuko hirigune historikoa deskubritzea du helburu.