SANTELMOAK

Beheko Plazaren Olagarro zopa lehiaketa eta Igela eta Pote txapelketak

Baleike

Beheko Plaza jubilatu eta pentsiodunen elkarteak Igela eta Pote txapelketak antolatzen ditu Santelmoetan. Aurten, berrikuntza bezala, herritarrei zabalduk zaie parte-hartzea, baina, beti ere, jubilatuek izango dute lehentasuna.

Gehienera jota 15 lagunek hartuko dute parte txapelketa hauetan. Izena ematerakoan lehentasuna jubilatuek izango dute, baina, oraindik lekua badago, herritar orok hartu ahal izango dute parte. Horretarako izena eman beharko da apirilaren 18tik 26ra bitartean elkarteak Hogarreko bigarren solairuan duen bulegoan edo beheko_plaza@euskalnet.net helbidera idatzita.

Olagarro zopa

Bestalde, elkarte honek jakitera eman du San Telmo jaietan egingo den Olagarro Zopa lehiaketarako izena eman duten elkarteekin blera egingo dela hilaren 19an, asteazkenean, 19:00etan, elkartearen bulegoan. Aurten ere herriko elkarteek kopurua bete ez dutenez, aukera eman nahi zaie herritarrei txapelketan parte hartzeko. Izenak emateko beheko_plaza@euskalnet.net helbidera idatzi dezakete.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide