Imanak %100ean jarraitzen du lanean

Baleike

2014. urtean estreinatu zen Ocho apellidos vascos pelikula eta ordutik milaka turista eta bisitari etorri dira Zumaiara pelikula grabatu zuten lekuak ikustera. Hiru urte pasa dira ordutik eta ematen du joerak ez duela etenik.

Banala, binaka, taldean, prozesioan, milaka turista eta bisitari inguratu dira azken urteotan San Telmo ermitara edota Sanjuaniturrira. Norbaitek pentsatuko zuen denborarekin atertuko zela bisitarien euri-jasa, baina, ez, gaur goizean nabaritu dugun bezala, imanak %100ean jarraitzen du lanean.

Erlazionatuak

Datorkiguna

Erabiltzailearen aurpegia Imanol Azkue Ibarbia 2017 api 12 Gizartea

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide