Ziklomotorren IAT azterketa maiatzaren 8an egingo da

Baleike 2017ko api. 14a, 09:16

Maiatzaren 8an, ziklomotorren jabeek IAT-a Zumaian bertan pasa ahal izango diote motorrari udal brigadak Estazioko industrigunean duen pabilioian. Ordutegia goizeko 09:00etatik 14:00ak bitartekoa izango da eta interesdunek aurrez izena eman beharko dute udaltzaingoan. 

Horrez gain, azterketa egin ahal izateko honako agiriak aurkeztu beharko dituzte:

Ziklomotorraren ezaugarrien ziurtagiria (jatorrizkoa, kopiarik ez) 


  1. Zirkulazio-baimena 

  2. Derrigorrezko asegurua 

  3. Titularraren NAN zenbakia 


Azterketaren prezioa 27.05€koa izango da. 


Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide