Lurraldebuseko autobusak ez dira herrigunean sartuko santelmoek irauten duten denboran

Baleike

San Telmoko jaietan, Txomin Agirre kaia inguruan ipiniko den eszenatokia eta txosna direla eta, apirilaren 20tik maiatzaren 2a arte (biak barne) Lurraldebuseko autobusak ez dira herri barrura sartuko.

Kostako zerbitzua betetzen duten autobusek geldialdi bakarra egingo dute Zumaian, Patxita Etxezarreta kaleko geltokietan.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide