Gizonezko batek istripua izan du San Telmo ermitaren parean

Baleike

San Telmo ermitara eta Algorri ingurura inguratzen den jende kopuru handia ikusita, batek baino gehiagok pentsatu du egunen batean tragedia bat gertatuko dela. Gaur hurbil izan gara.

Arratsalde parean gertatu da istripua San Telmo ermita parean. Emakume batek estropezu egin du eta bere senarra laguntzera joan denean, berak ere estropezu edo irrista egin eta maldan behera jaitsi da Itxas-ondo etxe pareraino. Han geratu da gizonezkoa. Larrialdi zerbitzuak inguratu dira laguntza ematera. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide