Gaur hasiko da herriko pala txapelketa

Baleike

Aurten 26 pilotarik eman dute izena herriko pala txapelketan parte hartzeko. Lehen hiru partidak gaur arratsaldean jokatuko dira Odietan, 18:00etatik aurrera. Aurten ez emakumeen txapelketarik izango. Hauek dira lehen bost jardunaldietako partidak:

Parte-hartzaileak lau multzotan banatu dituzte. Aurrena ligaxka bat jokatuko dute, eta multzo bakoitzeko lehen biak sailkatuko dira hurrengo fasera. Partidak astelehenetik ostegunera jokatuko dira, eta maiatzean larunbat goizetan ere bai, partida asko baitira jokatu beharrekoak. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide