Urola Kostako turismo eskaintza aurkeztu dute Donostian

Baleike

Urola Kostako ordezkariak Donostiako aurkezpenean, tartean Zumaiako turismo arduradunak.

Urola Kostako turismo eskaintzaren berri eman dute gaur Donostiako Explore San Sebastian Region bulegoan, eskualdeen txokoa, hamar hilabete, hamar eskualde ekimenaren barruan. Turismoa Donostiatik Gipuzkoako eskualdeetara zabaltzea da ekimenaren helburua. Datozen egunotan bulegotik igarotzen diren bisitariei Urola Kostako eskaintzaren berri emango zaie bereziki.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide