SANTELMOAK

Argazkiak: Lehertu da katxaperoa!

Baleike 2017ko api. 22a, 13:00

Eguraldi eta giro zoragarriarekin hasi dira santelmoak. Jendetza bildu da eguerdian San Telmoren ermitaren bueltan txupinazoa zuzenean ikusteko. San Telmo kalerantz jaitsi dira ondoren, moladu bat egin eta bertso eskolako haurren saioa entzuteko, trikitilariek alaituta. Orain dantza saioa hasiko da Ondartxo plazan, Musika eta Dantza Eskolako ikasleen eskutik. Hau hasi baino ez da egin; gozatu!

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide