Final-laurdenetara sailkatzeko hiru ehuneneko falta izan zaizkio Imanol Yeregiri

Baleike

Zorte pittin bat falta izan zaio Imanol Yeregiri Zarautz Pro surf txapelketako zortzi onenen artean sailkatzeko. Final-zortzirenetako lauko kanporaketan hirugarren izan da, bigarren postuarekiko 0,03 puntura. Aritz Aranburu zarauztarra laugarren izan da kanporaketa berean.

Detaile txikien erabakitzen dute askotan nork egiten duen aurrera eta nor doan kalera: gaur Imanol Yeregiri hiru ehuneneko falta izan zaizkio Zarautzeko nazioarteko txapelketako finalaurdenekotara sailkatzeko. Hau izan da kanporaketa puntuaketa:

1. Ribeiro (16.46)
2. Boyer (14.30)
3. Yeregi (14.27)
4. Aranburu (13.67) 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide