Zabaldu dute ‘Bai Bidea’ batzokia

Publizitatea 2017ko api. 27a, 18:45

Goian lantalde osoa, eta behean Cristian Fontecha eta Yuli Aparicio jabeak.

Ia hiru hilabete itxita egon ostean, Yuli Aparicio eta Cristian Fontecha bikoteak ‘Bai Bidea’ batzokia zabaldu berri dute gaur arratsaldean. Astean zehar eguneko menua eta karta eskainiko dute, eta asteburuetan, bakarrik karta bidez jateko aukera izango da.

Ostalaritzan esperientzia handiko bi pertsona dira Fontecha eta Aparicio. Lehenengoa sukaldaria da, eta zerbitzaria, berriz, Aparicio.

Batzoki berriak, eguneko menuak eskainiko ditu astelehenetik ostiralera. “Menuaz gain, kartan jateko aukera ere eskainiko dugu. Aukera hori, astelehenetik igandera izango da”, kontatu du Fontechak. Karta txikia baina lehen mailako produktuez osatutakoa izango dela azpimarratu du sukaldariak. “Etxean egindako foie-a, Bellotazko urdaiazpikoa, Zumaiako antxoa, tenperatura baxuan egindako bakailaoa, azpizuna...”.

Horretaz gain, pintxo eta errazioetarako aukera zabala eskainiko dute. “Barra dagoen aldean eta terrazan ahalko dira dastatu”, jarraitu du. Ostegunetan gainera, herriko hainbat tabernariek egiten duten bezala, pintxo potearekin bat egingo dute.

Ardoei dagokionez ere, karta zabala osatu dute. “Oso ondo zaindu dugun karta eskainiko dugu, eta lehen mailako markekin egingo dugu lan”, nabarmendu dute.

Oraingoz, ez dute atseden egunik hartuko. Soilik sukaldea itxiko dute astelehen, astearte, eta asteazken gauetan, baina taberna irekita egongo da. “Sukaldeko gaueko zerbitzua ostegun, ostiral, larunbat eta igandetan zabalduko dugu, eta udaran, gauero egongo da zabalik”.

Ilusio eta gogo handiarekin ekin diote proiektu berriari.

 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide