SANTELMOAK

Urrezko Aizkorako kanporaketa egingo da bihar Odietan

Baleike

San Telmo jaietako repetizioen baitan, bihar, larunbata, eguerdiko 12:00etan, Urrezko banakako aizkolari txapelketako kanporaketa egingo da Odieta pilotalekuan. 

Hauek izango dira lanean arituko diren aizkolariak: Mikel Larrañaga (Azpeitia), Jesus Mari Mujika (Ibarra), LZ. Azpilikueta (Lezaun) eta Patxi Mindegia (Labaien). Lau izakerako 26 enbor moztu beharko dituzte eta lehenengo biak pasako dira hurrengo fasera.

Tarteetan Josetxo Urrutia harrijasotzailea izango da lanean.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide