Alex Urangak zortzi onenen artean amaitu du Teahupoon

Baleike 2017ko apirilaren 29a

Final-laurdenetako kanporaketa ikusgarria jokatu dute Alex Urangak eta Mike Stewartek Teahupoon (Tahiti), eta azken olatuan moztu dio hawaiarrak zumaiarrari finalaurrekoetarako bidea. Urangak maila bikaina erakutsi du txapelketa osoan. Jared Houston hegoafrikarrak irabazi du txapelketa.

Informazio gehiago: apbtour.com

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide