Olagarro zopa onena erabakitzeko epai-mahaia elkarteeko ordezkarien artea osatzen da, urtero txandak eginez. Platerak ekartzen zaizkienean zenbakiak aldatuta dauzkate eta ezin dute jakin noren zopa dastatzen ari diren,Beheko Plaza elkarteko bi kidek baino ez dakite zenbaki aldaketaren berri. Ura daukate zopa eta zopa artean ahoa eta koilara garbitzeko, eta puntuaketa prozesua isilean egiten dute, baten komentarioek besteen puntuaketa baldintza ez dezaten. Puntuaketa amaitu ahala, antolaketako kideek jasotzen dituzte orriak, azken batuketa egiteko. Batez ere, kolorea, usaina, sendotasuna eta zaporea hartzen dituzte aintzat puntuak ematerakoan.