SANTELMOAK

San Juan eta Hondarribia irabazle santelmoetako estropadetan

Baleike

Trainerilla estropadak jokatu dira aurten ere santelmoen bigarren igandean. San Juanek irabazi du emakumeen bandera eta Hondarribiak gizonena. Zumaia hirugarren izan da emakumeen artean, eta bosgarren (Zumaia A) eta zazpigarren (Zumaia B) gizonen artean. Hemen dauzkazue sailkapenak eta argazkiak. Bestalde, Arraun elkarteko zozketako zenbaki irabazlea hau da: 10364.

Sailkapenak

Nesken V. San Telmo Saria

1. San Juan (11:35)
2. Orio (11:45)
3. Zumaia (12:01)
4. Hernani (12:02)

Mutilen XXIV. San Telmo Saria

1. Hondarribia (10:04)
2. San Juan (10:14)
3. Orio (10:15)
4. Getaria (10:28)
5. Zumaia A (10:31)
6. Zarautz (10:38)
7. Zumaia B (11:07)

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide