Bidarteko zesta punta txapelketa irabazi du Gonzalo Agirrek

Baleike 2017ko maiatzaren 1a

Gonzalo Agirre (eskuinekoa) Bidarteko txapelarekin.

Hondarribiko pilota eskolako Oierrekin osatu du bikotea Gonzalo Agirre zumaiarrak Bidarteko txapelketan. Hamasei pilota eskolatako ehun gaztetik gora hartu dute parte txapelketan. Finalean 30-20 irabazi dute Bidarteko bikotearen aurka. Bestalde, ostiralean jokatu ziren Zumaian San Telmo Sariko partidak. Hemen dauzkazue emaitzak.

Benjamin mailan:Peru-Danel 20-18 Aritz-Amets
Infantil mailan: Gonzalo-Danel 25-15 Iñaki-Ander
Kadete mailan: Luken-Julen 24-30 Bittor-Alejandro

Senior mailako kinielak:
1. Cosme-Cristian 30
2. Eduardo-Mikel 21
3. Iñaki-Gorka 18

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide