Gai honen garrantzia ikusirik, M&J Ikastetxetik, LH 6.mailako ikasleekin gaia landu eta jarraian duzuen bideoa egiteko aukera paregabea izan dugu. Bideoan, entzungor komunitateari keinu bat eginez, bertsoaren zati batzuk zeinu hizkuntza erabiliz egin ditugu. Horrela, gizartean dauden pertsona gorrak kontutan hartzeaz gain, ikasleek zeinu hizkuntzaren zenbait alderdi landu eta ikasi dituzte. Ikasleak gustora ibiltzeaz gain, gehiago ikasteko jakin-minez geratu dira.