Gaztezulok bere VIII. bideo lehiaketa jarri du abian

Baleike 2017ko maiatzaren 4a

Badira istorioak hitzen bidez kontatzen dituztenak. Beste batzuek irudiak erabiltzen dituzte narraziorako erreminta bezala. Azken hauei zuzentzen zaie Gaztezulo aldizkaria antolatu duen VIII. bideo lehiaketan parte har dezaten. Lanak aurkezteko epea maiatzaren 26a izango da. 

Sari potoloak ditu lehiaketa honek: irabazleak 1.200 euroko saria jasoko du; bigarren sarituak, aldiz, 300 euro. 

Lehiaketako oinarriak Gaztezuloren webgunean dituzue, hemen

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide