Santiago hondartzaren eraberritzea, PPk eta EAJk sinatu duten akordioan

Baleike 2017ko maiatzaren 4a

36 puntuz osatzen da PPk eta EAJ-PNVk Madrilen sinatu duten akordioa. Horien artean aurkitzen da Santiago hondartzaren eraberritzea. 

Apirilaren 5ean iragarri zuen Udalak Santiago hondartza eraberritzeko diseinatutako proiektua. Besteak beste, arrapala eta haren azpian hainbat zerbitzu, eta tunelaren alboan kantina eta harmaila batzuk jartzea jasotzen dira proposamen horretan. Oier Korta alkateak iragarri zuen Madrilgo ministerioko Kosta zuzendaritzak lan hauen kostea beregain hartzeko borondatea erakutsi zuela. 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide