Esku pilota txapelketa: laugarren jardunaldiko emaitzak

Baleike 2017ko maiatzaren 6a

Esku pilota txapelketa herrikoiaren laugarren jardunaldia jokatu zen atzo. Partidak Odietan jokatzen hasi ziren, baina, euria medio, Herri Eskolako frontoira eraman ziren azkenean.

Emaitzak honako hauek izan dira:

Aizpurua-Astigarraga, 22 / Gorostola-Mendizabal, 19

Tumas-Lorenzo, 13 / Eizmendi-Juaristi, 22

Datorren ostiralean, 18:00etatik aurrera, jokatuko da bosgarren jardunaldia.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide