'Sweeney' antzezlanerako sarrerak zozkatuko ditugu Baleikeko bazkideen artean

Baleike

Eromen taldeak Sweeney izeneko antzezlana ekarriko du datorren ostiralean Zumaiara (Aita Marin, 22:00etan). Stephen Sondheimek sortutako Sweeney Todden oinarritzen da eta Amancay Gaztañagak egokitu du. Udal kultura sailak emandako hiru lagunentzako bina sarrera zozkatuko ditugu.

Zozketan parte hartzeko formulario hau bete beharko duzue. Gogoratu parte hartzeko bazkide zenbakia edo bazkide denaren izena sartu beharko dela. 

Saridunen izenak asteazkenean aterako ditugu. Hartu parte eta zorte on!

Erlazionatuak

Sweeney

Baleike 2017 mai 05 Kultura

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide