HH2 eta LH6 bitarteko haurrei zuzendutako ekimena da, "musika ikasten dutenentzat eta ez dutenentzat ere bai". Uztailaren 17tik 28ra bitartean emango dira, 9:30etik 13:30era eta Zumaiako Musika Jaialdiaren aurre-jarduera bezala ikusten da.
Udalekuei izena ematen dien Musika modan hitz-joko bezala ikusten dute antolatzaileek: "musika beti modan dagoelako eta moda munduan izan dezakeen eragina adierazteko ere". Zenbait lanketa egingo dira: "Kamixeta tailerra, Musikari tailerra, Abesbatza tailerra, Dantza tailerra, Isiltasun eta entzumen, tailerra, Mindfulness... Helburua moda desfile bat egitea izango da, non gaztetxoek egindako lanak erakutsiko dituzten: batzuek musika zuzenean egingo dute, beste batzuek abestu eta beste batzuek desfilatu egingo dute musikan oinarritutako lanak erakutsiaz".
Izenak Alondegiko lehen solairuan emateko aukera dago (astelehenetik ostiralera, 9:30etik 14:00etara), 943 861 056 telefonora deituta edo kulturetxea@zumaia.eus. Matrikularen prezioa 85 euro izango da; 65 euro familia ugarien kasuan. Izenak emateko epea ekainaren 16ra arte izango da zabalik.