Herri Urratseko joan-etorrirako autobusa jarriko du Inpernupek

Baleike 2017ko maiatzaren 9a

Sarako haurrak. Argazkia: www.herriurrats.eus/

Euskararen aldeko Herri Urrats festa egingo da igande honetan Senperen. Urtero bezala, Inpernupek festa honetako joan-etorrirako autobusa jarriko du. 

Goizeko 9:00etan aterako da autobusa Patxita Etxezarreta kaletik (hortz klinika paretik) eta Senperetik 19:00etan aterako da Zumaiara itzultzeko. Izenak Inpernupen emango dira. 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide