Lapurreta gehienak martxoan eta apirilean gertatu ziren eta, Ertzaintzak dioenez, dagoeneko asko murriztu dira. Hala ere, lapurrek erabilitako sistemak aztertu ondoren, eskualdean informazio kanpaina bat egitea erabaki du Ertzaintzak. Oinarrizko babes neurriak azaltzen dituen kartel bana jarriko dute etxe atari bakoitzean. Albiste honetan bertan daukazue Ertzaintzak banatuko duen informazioa.