Isidro Deunen jaiak ospatuko dituzte Arroabean

Ederki elkartea 2017ko maiatzaren 12a

Isidro Deunen jaiak ospatuko dituzte asteburu honetan Arroabean. Sagardo dastaketarekin hasiko dira gaur jaiak eta bertso afariarekin amaituko dira bihar.

Hona hemen jaietako egitaraua:

Maiatzak 12, ostirala

19:00 Sagardo dastaketa trikitilariekin (Frontoian)

21:30 Naiala Magoaren ikuskizuna Ederki Elkartean 

Maiatzak 13, larunbata

16:00 Mus Txapelketa

Izen ematea 15:30tan Ederki Elkartean (20€ bikotea)

  1. saria: Txapela + %40
  2. saria: 2 cava botila + %25
  3. saria: 2 ardo botila + %15
  4. saria: %10

17:30 Haur jolasak eta merendola

19:30 Trikipoteo herrikoia

21:00 Bertso afaria

(20€, salgai Arroa Behean estankoan, fruta-dendan eta Txomin Enean)

– Igor Elortza

– Alai Martin

Ordu txikiak arte, DJ festa

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide