Goizeko 10:00etan hasiko da Musikaldia 2017. Hasierako ekitaldia Gasaren plazan egingo da, udaletxe parean. Bertan parte hartuko duten eskolei oroigarri bat eman eta Imanol Urbieta pedagogo eta haur kanta ugariren egile zarauztarrari omenaldi txiki bat egingo zaio.
10:30tan 'Abian da Festa' abestia estrenatuko da, Musikaldian parte hartuko duten musikariekin.
10:45ean Areatzako kioskotik hasita, kalejira desberdinak irtengo dira Musikaldian egongo diren eszenatoki desberdinetara. Gure ikasleek Arriaga Plazan dute hitzordua 12:25ean. Bertan Azpeitiko ikasleekin batera hiru kantu eskeiniko dituzte: Trainen 'Drive By’, Adelen 'Rolling in the Deep' Adele eta Lenkaren 'The Show'.