Duatloi txikia jokatuko da hirugarrenez Alai Auzategian, 11:30ean. Bertan, benjamin, alebin, eta infantil mailako haurrak arituko dira.
Benjaminek 250 metro korrika, 1.000 metro bizikletan eta 125 metro korrika egin beharko dute. Alebinek berriz, 500 metro korrika, 2.000 metro bizikletan eta 250 metro korrika osatuko dute. Bukatzeko, infantil mailako gazteek 1.000 metro korrika, 4.000 metro bizikletan eta 500 metro korrika egingo dute.
Izen-ematea Lubaki kiroldegian egin beharko da maiatzaren 25a baino lehen (egun hau barne).