Ekainaren 5etik 16ra zabalduko da aurre izen ematea Soldadura Zentroan, 9:00etatik 13:00etara. Ikasketen helburua da batetik, ikasketa praktikoaren bidez, soldadura, fabrikazio eta muntaiako lanbidearen oinarrizko ezagutzaren jabe izatea eta, bestetik, ikasketei jarraipena ematea erdi mailako ziklo bat eginez.
Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza gainditu ez duten 15,16 eta 17 urte bitarteko gazteentzat zuzendutako ikasketak dira. Informazio gehiago hemen.