'Dantzara' ekitaldiarekin jarraituko du bihar VI. Maiatza Dantzan-ek

baleike

Dantzaren nazioarteko hilabetea da maiatza eta azken urteotan bezala, Maiatza Dantzan ekimena jarri du martxan Astindu dantza elkarteak. Hilabeteko lehen larunbatean Astinduren eguna ospatu zuten, eta pasa den larunbatean 'Mugimendua eta marrazkia' (pintura tailerra) egin zuten. Bihar, 'Dantzara' izeneko eguna izango dute.

'Dantzara' ekitaldia bihar arratsaldean egingo da, 18:30etatik 20:00etara, Beheko plazan (euria eginez gero, Maria eta Josen). Hainbat estilotako dantza saioak daude antolatuta, eta beraz, publiko zabalarentzat dago zuzendua.

Hau da, biharko programazioa:

1. Hip hop. Team WaLe. Irakaslea: Alazne Martinez. 

2. Capoeira. Irakaslea: Igor Ezpeleta.

3. Dantza modernoa eta klasikoa. 21 dance street. Irakaslea: Celine Illarramendi.

4. Dantza garaikidea. Irakasleak: Josu Santamaria eta Arantza Iglesias. 

5. Cha cha cha, bachata eta rueda cubana. AGLdantza. Irakaslea: Angel Mari Oyarzabal.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide