Aldundiaren karpa izango da bihar herritarren iritziak jasotzen

Baleike 2017ko maiatzaren 22a

Iazko prozesu parte hartzaileko une bat.

Iaz egin zen moduan, aurten ere 2018ko aurrekontuak zehazteko prozesu parte hartzailea jarri du martxan Gipuzkoako Foru Aldundiak. Maiatzaren 2an hasi zen ekimena Urnietan, eta bihar Zumaian izango dira. Herritarren "lehentasunak eta proposamenak jasotzea" da helburua.

Iazko aurrekontu irekien prozesua indartzeko asmoarekin, ekarpenak jasotzeko epea luzatu egin dute aurten. Hala, ia bi hilabeteko iraupena izango du aurtengo ekimenak: maiatzaren 2tik ekainaren 30a arte.  Beste berrikuntza bat ere badago, gainera, izan ere, prozesu hori 37 herritan egingo da, iaz baino 21 gehiagotan.

Bihar Zumaian izango dira Imanol Lasa foru bozeramailea eta Joseba Muxika Herritarren Partaidetzako zuzendaria, teknikariekin batera. Beheko plazan jarriko dute karpa 10:00etatik 19:00etara.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide