[BIDEOA] Munduko Surf Txapelketako lehen kanporaketa gainditu du Imanol Yeregik

Baleike

Gaur goizean jokatu du Imanol Yeregik lehen kanporaketa Miarritzeko Munduko Surf Txapelketan. David Van Zyl hegoafrikarra, Jonathan Gonzalez kanariarra eta Guillermo Satt txiletarra izan ditu aurkari, eta Yeregi bigarren postuan sailkatu da bigarren txandarako, Zyl irabazlearen atzetik. Bideoan ikus ditzakezue Imanolek egindako maniobra batzuk. Eta entzun esatarien komeriak Imanolen abizena zuzen ahoskatzeko...

Denboraldiko hitzordu garrantzitsuenetako baten aurrean dago Imanol Yeregi. Selekzioka antolatutako Munduko Surf Txapelketan ari da parte hartzen, Espainiako selekzioarekin, eta gaur lehen koska gainditzeko gai izan da. Hauek izan dira bere kanporaketako puntuazioak:

1. David Van Zyl 11.37
2. Imanol Yeregi 10.27
3. Jonathan Gonzalez 8.93
4. Guillermo Satt 5.97

Bigarren kanporaketa ostegunean jokatuko du ziurrenik, Leon Glatzer alemaniarraren aurka. Txapelketa zuzenean jarrai daiteke Internet bidez. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide