Game of Thrones

Zumaiako irudiak 'Game of Thrones'-en azken trailerrean

Baleike

Gero eta gutxiago falta da Game of Thrones telesailaren zazpigarren denboraldia estreinatzeko. Egun handiaren atarian, beste trailer bat plazaratu du HBO ekoizpen etxeak. Bertan, une gutxi batzuetan bada ere, Zumaiako irudiak agertzen dira. 

Daenerys Targaryen pertsonaia agertzen den uneetan suma daitezke Itzurun hondartzan grabatutako irudiak. Uztailaren 16an estreinatuko da azken denboraldi hau.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide